UNA HISTORIA DE VASCONIA II

7 -Jaungoikoaren loriarako euskaldunak. Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa, Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Euskal Herriko historiako pertsona unibertsalenak dira, eta eragin handia izan zuten bere garaiko euskal herritarren artean. Saio honek ikuspegi kritikoarekin aztertu du Ignazioren biografia. XV. mendeko bando-leinu bortitzenetako familian jaioa, Nafarroaren konkistan parte hartu zuen, eta gerra horrek erabat aldatu zuen bere bizitza. Espiritualtasunera egin zuen bidaia jarraituko du osteguneko saioak, soldadu-sena eta fedearen heroien lorpen handiak bat egin nahi izan zituen. Lurralde Santuan bizi izandako abenturak eta Pariseko unibertsitate-urteak ezagutuko dituzte. Frantziako hiriburuan bildu zuen Ignaziok jarraitzaile-talde fidela eta haien artean, Frantzisko Xabierkoa nabarmendu zen, garai hartako misiolari handia. Hortik aurrera, Lagundiak izandako papera ikertuko du saioak. Erreforma protestantearekin batera sortu ziren gatazketan hartutako jarrera eta XVI. eta XVII. mendeetako erlijio-gerrateetan gertatutako azalduko dute. Izan ere, gertakari haien ondorioz, Lagundiarekiko mesfidantza-giroa sortu zen, eta hainbat kanporatze jasan behar izan zituen. Azkenik, Joannes Leizarraga apaiz protestante lapurtarrak euskarari eta euskal espiritualtasunari egindako ekarpena ezagutuko du saioak. Jesuiten unibertsaltasunak eta Baskonian eta Europan katolizismoak izandako hedapenak ezkutatu zuten Leizarragaren lana.