Linbo

2x10 AGINOWSKY, BITTOR KAS ETA NAXKER. Denboraldiko azken atala kurtso amaierako jaialdi bikain batekin amaitu dugu. Eta denok dakigu festa batek zer behar duten ezinbestean: pailazoak.Gurean Antton Telleria eta Maialen Sorzabalbere izan ditugu sudur gorria jantzita, baina ez dira oso pailazo konbentzionalak... Festarako zizka-mizkak Bittor Kasek ekarri ditu, baita bi esklusiba ere: bere proiektu pertsonal berria eta Dastattoo saioa. Saioko aurkezle Aginowsky izan dugu Bittorrekin batera eta Linbiko kalkamoniak ekarri ditu! Olaia Inziartek Linbo Sariak banatu ditu ezker-eskuin eta Linbo Fidelitas sariaren irabazleak izan ditugu saioa ixten: Naxker. Ainhoa, Jaione eta Karmele izan ditugu gurekin eta elkarrizketaren ostean 'Elizondo' abestia jo dute denboraldia ixteko.