2026ko Lesakako sanferminetan, Zubigaineko dantza. ETBko ZUZENEKOAK saioak Lesakatik zuzenean eskainiko du Zubigaineko dantzaren inguruko saio berezia. Joseba Olagaraik gidatuta, eta Eleder Iglesiasen zein Izaskun Moyanoren zuzeneko konexioekin, San Fermin eguneko une ikusgarrienetako bat eta Lesakako jaietako tradizio bereziena gertutik bizitzeko aukera izango da.