Zumarraga

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Zumarraga eta Urretxu bisitatuko ditu: Fernando Salegik harategia erakutsiko dio eta Aginagako alkate José Ángel Toledok enborrak mozten ikusiko du. Eusebio Zabala mus txapelketako munduko txapelduna eta Uxue Kerejeta ere ezagutuko ditu, Santa Isabel jaietako ohiturez aritzeko. Zuhaitzek Antxon Biainekin hasiko du eguna Beloki pilotalekuan, eta gero Eitzako Anita Dinamitarekin marianito bat hartuko du. Halaber, Gregorio Zabalo eta bere asto Txuti ezagutuko ditu, Done Jakue bidea lau aldiz egin dutenak. Azkenik, Jokin eta Ander Rodríguez anaia bikiekin jardungo du mozketa lanetan.