Zipre

Vascos por el mundo. Nahiara Gagok Ziprera bidaiatuko du bertan bizi diren euskal herritarren eskutik uhartea ezagutzeko. Nicosia bisitatuko dute, munduko hiriburu zatitu bakarra, eta Petra tou Romiou leku mitikoa, Afrodita jaio omen zen tokia. Mackenzie Beach-en nabigatuko dute Zenobia hondoratua ikusteko, Mediterraneoko “Titanic”-a, bere ur epelak aprobetxatuz ur eta aireko kirolak praktikatuko dituzte. Gainera, Larnaca eta Limassolen futbolari eta profesional euskaldunak ezagutuko ditugu.