El Conquistador. Taldeek, immunitate jokoan, barra zirkular bat bultzatu behar dute edalontziak hurbildu eta edateko. Froga amaitu ondoren, Gorriak Mikel bidali dute dueluetara, Urdinen taldeko indartsuenetako bat delako; Urdinek, berriz, Esther aukeratu dute bozketa bidez eta Vir Manuren erabakiz. Dueloan, lau tirolina egin behar dira ur gainean, garfio eta soka erabiliz, dagokion koloreko banderatxoa lortu arte.