Zeberio

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Jurgen Lange historialaria eta bere garagardo artisaua ezagutuko ditu, baita Zeberioko 'sheriff' Pirras eta bere ogitarteko famatua ere. Patxi Abrisketaren erremedioa eta Olatz Etxebarriaren entrenamendua bizikletan ere ikusiko ditu. Zuhaitzek Zeberio izenaren jatorria ikasiko du Juan Manuel Etxebarriarekin, goitibeheran ibiliko da, Iluminada sukaldari trebea ezagutuko du eta Lino Ayestaren istorioa entzungo du.