Zangoza

Herri Txiki, Infernu Handi. Mikel Pagadik Edurnerekin hasiko du herriko bisita. Erregeen misterioko lehendakariak, herriko kultur identitate handienaren berri emango dio; horrez gain, Andre Maria Erregina elizaren portada erromanikoaren sekretuak ere azalduko dizkio. Ondoren, Mikelek, kalean entzuten duen soinu batek bideratuta, Saioa Juanto ezagutuko du. Saioak Juantotarren monopolioa erakutsiko dio. Bukatzeko, ibai ertzean egingo du topo Mikelek Ikerrekin. Zangozako jota zaharra erakutsiko dio. Mirenek, bere aldetik, altueran hasiko du eguna. Mikel ezagutu eta bere zaletasuna irakatsiko dio aukezleari: zankoetan ibiltzen. Berriz ere lurrera jaitsita, Mirenek Xabier topatuko du kalean judoa egiten. Zangozar gazte gerriko beltzak berarekin batera egitera animatuko du aurkezlea. Eguna amaitzeko, Mirenek zezen-suzkoari jartzeko petardo batzuekin topatuko du Oier. Herrian hain famatua eta maitatua den zezenaren gorabeherak azaltzeaz gain, probatzen ere utziko dio. Iker Aramendia Saioa Juanto Edurne Navallas Mikel Guillem Xabier Jimenez Oier Belascoain.