Uruguai

Vascos por el mundo. Uruguai zeharkatzeko bidaia, bere paisaia naturalak, historiaz beteriko hiriak eta jendearen berotasuna ezagutzeko. Bilboko Leire, artelanen errestauratzailea, Montevideoko merkatuak, Juan Manuel Blanes museoa eta Fun Fun taberna ezagutzen laguntzen digu. Guillermo, Iruñekoa, Centenario estadioa, Portuko merkatua eta Cabo Polonio erakusten dizkigu. Marta, dantzaria, Solís antzokia, Tango museoa eta Euskal Etxea bisitatzen ditu. Ibai, enologiaren zale amorratua, Punta del Este-n bizi da eta hondartzak eta upategiak erakusten dizkigu, baita helikopterotik ere. Garazi, Ortuellakoa, Patxi tabernako familia-historia kontatzen digu eta Maldonado eta Punta Ballena ezagutzen laguntzen digu.