Urkizu

Herri Txiki, Infernu Handi. Urkizu Gainkoa baserriko Pello eta Juanjo anaiak ezagutuko ditu Mikel Pagadik. Auzoko baserri zaharrenetako batekoak dira. Beste baserri historiko bateko bizilagun bat ezagutuko du Miren Nogalesek: Urkizu Azpiko Kontxi. 85 urte ditu eta gelditu gabe dabil baserrian lanean. Urkizuko San Pedro eliza erakutsiko dio Begoñak Pagadiri, berak zaintzen baitu eliza aspalditik. Miren Nogalesek handbikean ibiltzen ikasiko du Iñakirekin. Izugarri disfrutatzen du kirola egiten. Urkizuko iturri zaharraren ondoan Ori eta Meerim-ekin egingo du topo Pagadik. New Yorkekoa da Ori, eta Kirgistangoa Meerim. Arantxak Urkizuko tanatorioa erakutsiko dio Nogalesi.