Urizaharra

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik eta Zuhaitzek Urizaharra-Peñacerradako sei kontzejuak bisitatuko dituzte. Pagadik Álex ezagutuko du, objektu zaharrak gordetzen dituena; Aitorrekin harriak bilduko ditu Lozan; eta Asierrek Montoriako Armentia abizenaren berezitasunak azalduko dizkio. Zuhaitzek Urko ezagutuko du Peñacerradan, Oiana Faidoko haitzuloetan, Natalia bere tabernan, Aritz etxean duen gimnasioarekin Zumentun, eta Igor, jaien apustu baten ondorioz iunkean lan egiten hasi zena.