Ugao

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz eta Pagadik Ugao bisitatuko dute, herriko sinbolo diren hainbat ohitura ezagutzeko: jaietako azken egunean egiten den babajana eta armarriko eltzea, adibidez. Pagadik babak dastatuko ditu eta gaztainak saltzen saiatuko da kalean. Zuhaitzek Hiru Tanten Iturriko bolari hiru buelta emango dizkio zortea ekartzeko. Bi aurkezleek herritarren istorio eta anekdotak entzungo dituzte.
