Ubide

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitzek eta Mikelek Ubide bisitatzen dute, Bizkaiko herririk altuena. Mikelek Agurtzanerekin hitz egiten du, Aretxaga jauregia, Madalenaren ermita eta eliza bisitatzen ditu, eta artzain bat eta Ana Mari ezagutzen ditu, herriko txakurrik ospetsuena Jennifer Lopez lagun dutela. Zuhaitzek Tornillo umoretsua, margolari Antonia, Miguel Angelek lagunduta herria eta kalabaza handi bat daraman Rufo Natura ezagutzen ditu.