Txulapain

Herri Txiki, Infernu Handi. Saioak Txulapaingo harana zeharkatzen du bertako bizilagunen istorioak ezagutarazteko: Nuinen Itxaso gaztea eta Beltzuntzeko Javi asmatzaile trebea, besteak beste. Imanol eta Orein mekanika eta basoan aritzen dira gustura, eta Landerrek iraupen-eskia du pasio. Beorburun eta Otsakarren, hilerriaren ondoan bizi dira Inma eta Josu; Larraiotzen, berriz, Pablok bere furgoneta maitea zaintzen du altxor modura.