TUPPER CLUB

Kolore Gorriko Errezetak. Javi Sierra aurkezlearekin, hiru lehiakideek “Errezeta Gorri Pasioa” lelopean arituko dira. Gonbidatu bakoitzak osagai gorri nabarmena duen platera prestatu beharko du. Egoitz Txurrukak, telebistako aurkezlea, bakailaoa piperradarekin aukeratu du, Aitana Ávilak, 'Masterchef 7'-ko finalista, Gernikako piper beteak patata-tortillarekin eta saltsa bizkaitarrarekin aurkeztuko ditu, eta Inaxio Perurenak, harrijasotzailea, txuleta goxoa piper gorri lagunarekin.