Tronkoala eta banderinak

El Conquistador. “Tronkoala” immunitate-proban, taldeek berdinketa egiten dute eta Loboren eta Aritz “Tororen” arteko gorputz-gorputzeko lehia garaile barik amaitzen da. Ondorioz, talde bakoitzak ordezkari bat aukeratu behar du erabakigarri izango den duelu baterako. Hautagaitzetan, Picheek Nella izendatzen dute, eta Txubik bere burua eskaintzen du Condorretan, nahiz eta gero damutu; azkenean, bera izango da lehiatuko dena. Dueloan, ibaiaren gaineko sokatik hiru banderín jasotzea da proba.