Trebiñu

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Trebiñuko historia ezagutuko du Roberto Gonzálezen eskutik, eta Antton txotxongilolaria bisitatuko du Doroñun. Hobeko eta Unai musikariak ezagutuko ditu eta Armentiako Rubenekin Sesturri mendira igoko da. Zuhaitzek Andonirekin ogi banaketa egingo du Albainan, Paularekin ibiliko da Argantzunen, Askartzan sagardotegiko jabeak ezagutuko ditu eta azkenik, Baxaurin Alfredo frontoi berezia erakutsiko dio, Euskal Herrian parekorik ez duena.