Traineruak, arrauna pasio

Traineruak, arrauna pasio. Emakumezkoen bost talde, helburu bat lortzeko lehian: Kontxako Bandera astintzea. Sakrifizio, ahalegin eta itxaropen istorioak ezagutuko ditugu; eta, zeharka, euskal gizartean arrastoa utzi duen traineruen kirol zirraragarriaren jatorria eta mugarri nagusiak kontatuko dizkigu dokumental honek.