Tirolina eta rodiloa

El Conquistador. Kanpamentu berdean eztabaidak sortu dira Saioaren janariaren banaketagatik. Immunitate jokoa tirolina eraikitzea da: hautatuak soka bilatu, zuhaitzera lotu eta ibaiaren beste aldera tentsatu behar dute. Froga baino lehen, Jaionek Olatzi aurreko dueluetan Herrantxiren kiroltasun faltagatik kargu hartzen dio, eta Undak kanpamentu aberatsean aurkitutakoa kontatzen du. Talde gorriaren asanbladan, Aranda immunitatez babestu dute eta Undak bere borondatez dueluetara joan nahi du, Davidekin lehiatzeko. Talde urdinean, Seletak Xabi bidali du, Palomarekin batera. Rodilloaren dueluetan, Xabik Undarekin lehiatzea erabaki du.