Tafalla

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Tafalla bisitatuko du Pello Leraltarekin, eta honek alde zaharreko kale estuak eta familiako armarrien historia erakutsiko dio. Gero, Julián Zufiaurrenekin husky txakurrek tiratutako quad batean musher saioa egingo du. Graciela Santestevenek zaldiarekin dantza klasikoa irakatsiko dio eta Unai Martínezek erraldoien konpartsak erakutsiko dizkio. Zuhaitzek eguna hasiko du Patxi Azkarateren mahastietan, Txetirekin Euskal Herriko jai zaharrenei eta entzierroei buruz hitz egingo du, Oier Labatekin dantza garaikidea egingo du eta amaitzeko, Tafallako ikastolako lehen andereñoetako bat den Kontxa ezagutuko du.