Tabira

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Lorenzo ezagutuko du, limoiondo berezi batekin; Gora Gora tabernan Asierri egingo dio bisita, bertan lan egiten eta entrenatzen du; eta Aitor ere ezagutuko du, Nikaraguan bizitakoa, eta baratxuriari buruzko bitxikeriak eta anekdotak kontatuko dizkio. Mirenen kasuan, Rober ezagutuko du bere moto bereziarekin, “Tuk Tuka”-rekin Durangon zehar ibiltzen dena; Tabatak Tabirako jaiak eta marmitako txapelketaren arrakasta azalduko dizkio; eta Pedrok abiadura gustuko duela erakutsiko dio, baita pilotari ibilbide luzea izan zuela ere, Amerikara eta Txinara iritsiz.