19.atala. Sustraia saioan, El Villarretik abiatuko gara. Bhilar upategia bisitatuko dugu, bertan erabiltzen duten sistema biodinamikoa zertan den ikusteko. Jarraian, Valladolideko Cincho sariketa ospetsuan Idiazabal gaztek izan duten arrakasta izango dugu albiste. Goranek eta Txaberrek poltsak eta motxilak diseinatzen eta egiten dituzte. Elorrioko tailerrean lanean ikusiko ditugu biak. Sustraia saioak agur esango dizue irail arte, Karrantzatik esan ere, Xabierrekin. Artzaina eta abeltzaina da bera, eta Karrantzako ardiak ditu.