Sopela

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Aratz Hormaetxe kirola egiten topatuko du eta Larraitz Aldazabalekin gazteen mugimenduaz arituko da. Gregorio Ugaldek bere ametsetako itsasontzia erakutsiko dio, jubilatu ondoren egindakoa. Mirenek Bene eta Bitoria Markaida ahizpak ezagutuko ditu, familia handikoak eta elkar ondoan bizi direnak. Bene bere amonaren izena darama, eta Bitoriak Sopelan gidabaimena atera zuten lehen emakumeak izan zirela gogoratuko du. Azkenik, hondartzan Zuku surflaria ezagutuko dute, beti oinutsik dabilena.