Senpere

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Kapotterekin hasten du bisita; Citroën 2CV-arekin duen harremana eta Senpereko Besta Berria azaltzen dizkio. Ondoren, Ellande ezagutzen du herriko frontoian, eta honek xisteraren jatorria kontatzen dio. Bukatzeko, Christian Courtois ezagutzen du, astoak zaintzen eta hezten dituena. Mirenen eguna Txetxekin hasten da aroztegian; Senpereko kantuen garrantziaz hitz egiten diote. Gero, Patxi eta bere emazte Maryse ezagutzen ditu. Amaitzeko, Maider abeslariarekin elkartzen da, eta honek kantatzeko teknikak erakusten dizkio. Saioa kantuz agurtzen dute.