Sao Paulo

Vascos por el mundo. Amaiur Elizarik São Paulora bidaiatuko du, Brasilgo hiririk handiena, bertan bizi diren euskal herritarren eskutik hiria ezagutzeko. Aitor Agirre eta Hegoitz Hierrorekin Patio do Colegio historikoa bisitatuko du eta helikopteroz hiriaren ikuspegiak gozatuko ditu, Guaruja hondartzan amaitzeko. Gaizka Gondrak Beco do Batman, Futbolaren Museoa eta Merkatu Nagusia erakutsiko dizkio. Janire Ortegak Benedito Calixto azoka eta São Pauloko Euskal Etxea aurkeztuko dizkio. Iñaki Albertekin Ibirapuera parkea ezagutuko du, eta Natxo Marinekin Rua Oscar Freire eta Sao Pauloko Inauterien entsegu orokorra.