Sanduzelai

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Sanduzelaiko hainbat bizilagun ezagutuko ditu: Itzi Murorekin sinkronizatuki igeri egingo du, eta hark munduko hondarrak biltzen dituela azalduko dio; Josu Alcaldek jaien animazioaz hitz egingo dio, eta Mauro Javier Botte argentinarra, Sanferminak ezagutu ostean auzoan bizi eta Euskara Filologia ikasten hasi zena, bere istorioa kontatuko dio. Zuhaitzek, berriz, Juana Mari Unzuren baratzea bisitatuko du, Ana Bejano bizilagunarekin egongo da, eta Stephen Moran ¿Smiley¿ irlandarrarekin, Euskal Herrian 30 urte daramatzana. Azkenik, Amaia ezagutuko du, auzoko bizitza komunitarioaz eta Tipex taldeaz hitz egiteko.
