Salonika

Vascos por el mundo. Salonika, historiaz eta zibilizazioen nahasketa handiz markatutako hiri kosmopolita da: mazediarrak, erromatarrak, bizantziarrak, otomandarrak eta juduak bertatik igaro dira. Bere kaleetatik Olimpo mendia ikus daiteke, Greziako mendirik altuena eta jainkoen etxea mitologiaren arabera. Ur-jauziak, ur termalak, monasterio ortodoxoak eta Egeo itsasoak bustitako txoko magikoak ezagutuko ditugu, hiri berezi honetan urteak daramatzaten euskaldunen eskutik.