Puiu

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik Txarorekin egingo du bisita eta aldapak igotzen dituen bitartean herriko istorioak kontatuko dizkio. Ainhoak herrian ezezagun bat dagoela esango dio eta Pagadik autoarekin aldapak igotzeko beldurra gainditzen lagunduko dio. Kolodorekin topo egiterakoan, farolaz mozorrotuta ikusita, sustoa hartuko du. Mirenek Iker eta haren animaliak ezagutuko ditu eta Andaluziara bidaia irudikatu bat egingo dute. Nekane ere ezagutuko du, puiuar eta tolosarra den emakumea, eta saioa zezen-freskagarriarekin amaituko du.
