Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal Kontxako bandera irabazi zuen traineran iristen dira Pasaia Donibanera, eta monologo eta ibilbideko irudien bitartez, arraunlariak, txikiteroak eta herritarrak ezagutzen dituzte, arrantzan ateratzen dira eta tokiko tradizioetan parte hartzen dute.