Oñati

Herri Txiki, Infernu Handi. Mikel Pagadik Oñatiko bizilagun bitxiak ezagutuko ditu, hala nola 86 urterekin bizikletan dabilen Esteban edo autoak eskuekin mugitzeko gai den Igor. Zuhaitzek, berriz, Angel ezagutuko du, baratxuria eta marmelada gosaltzen duen 96 urteko gizona, eta igeri irakatsi nahi duen Hartza. Gainera, 70 urte elkarrekin daramatzaten Jazinto eta Jesusaren maitasun istorioa ezagutuko du.