Nabarniz

Herri Txiki, Infernu Handi. Sabina Zabalgobeaskoa, 75 urteko nabarniztarra, guraize handi batekin azkazalak mozten dagoela topatu du Miren Nogalesek. Rosalina Aranaz Sabinaren lagun mina ere gerturatuko da baserrira. Mirenek ezagutuko duen bigarren herritarra Piedad Mardaras izango da. 70 urte dituen emakumeak Gaztea irratia eta C. Tangana entzuten ditu bere eguneroko paseo orduetan. Akaitz Urzaak, 44 urteko Nabarnizatarrak, beti darabil bere labain preziatua eskutan, eta hala topatuko du Mirenek ere. Aritz Olea 27 urteko gaztea ere motozerra batekin topatuko baitu Mirenek. Negurako egurra nola mozten erakutsiko dio. Julen Beaskoa eskabadorarekin dabilela, horren palan jasoko du Pagadi eta bere Agarre baserrira gerturatuko du. Unai eta Alain Aranaz anaiak 5 metro dituen zutoin batera igotzen saiatzen topatuko ditu Pagadik. Lekerika auzoko jaietako proba bat omen da. Santi Zubizarreta, ¿el americano¿ ezinenez, izango da Pagadik topatuko duen azken herritarra.
