Mutriku

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik Mutrikuko herria zeharkatzen dute, bertako hainbat auzokiderekin topo eginez eta herriko historia eta egunerokoaren pasadizo bitxiak ezagutuz: ezizenak, arrain enkantea, eskabetxeen historia edo kontserba-fabrikaren lana. Portua, Saturraran edo Torrekua bezalako toki ezagunetan ibiliko dira, eta baita itsasoan bainatu ere (biluzik ere bai!). Umorez eta konplizitatez betetako bisita da, bertsoekin eta festazko momentuekin lagunduta.