Miami

Vascos por el mundo. Erreportaje honek Miamira eta Floridara eramaten gaitu, bertan bizi diren euskal herritarrak ezagutzeko. Amaia, tolosarra, luxuzko uharteak eta Wynwood auzo alternatiboa erakusten dizkigu. Yon, odontologoa, Cayo Vizcaino eta Coral Gables bisitatzen ditu familiarekin. Alazne, Leioakoa, Boca Raton-en bizi da eta West Palm Beach-eko euskal produktuen denda ezagutzen laguntzen digu. Iker, Dania Jai Alai frontoiko pelotaria, Everglades parkean ibiliko da Juan Ramon gida turistiko eta pelotari historiko baten semearekin. Adriana, Iruñeko kazetaria, South Beach, Ocean Drive eta Pequeña Habana erakusten dizkigu.