Mar de Plata

Vascos por el mundo. Carolina Calvok Mar del Plata bisitatzen du, Argentinako kostaldeko hiri enblematikoa eta turismo-gune ospetsuenetako bat, bere historia eta eskualdeko euskal aztarna ezagutzeko. Bertan bizi diren, Aintzane, Aurora, Ander eta Miguel Angel euskaldunekin batera, arrantza-portua, Euskal Inmigrazioaren Monumentua eta Golf Kluba bisitatzen ditu. Parapentea praktikatzen du, hondartzak eta museoak ezagutzen ditu eta Rincón Vasco jatetxean jaten du, parrilladak, empanadak eta choripanak dastatuz.