Maltako artxipielagoa

Vascos por el mundo. Ezagutu Malta, Gozo eta Comino. Carolina Calvok Maltako artxipelagoa zeharkatzen du historiaz eta edertasunez betetako hiru uharte ezagutzeko. Gizateriaren Ondare den La Valetan ibili ginen, eta 'Saluting Battery' ospetsua ikusi genuen. Marsaxlokk, herri arrantzalea eta bere luzzu koloretsuak, eta Maltako populazioaren lehen aztarnetako bat den Ghar Dalam haitzuloak bisitatuko ditugu. Blue Grotto esploratu genuen, Gozo uhartea, bere Zitadela ikusgarriarekin eta hondartza paregabeekin, eta Mdinan amaitu genuen, 'Isiltasunaren Hirian', bertoko gastronomia dastatuz eta urpekaritzaren paradisuaz gozatuz.