Lehiakideak mugan

El Conquistador. Karibeko gauek muturrera eramaten dituzte lehiakideak: hotza, gosea eta eltxoak protestak piztu dituzte bi kanpamentuetan. Immunitate-proba hasi aurretik, arropa berreskuratu eta aurrez aurre ikusi dute elkar, eta pistarik gogorrena gainditu behar izan dute. Eneko garaile izan da eta ikurriña eskuratu ondoren, Lide izendatu du. Hemendik aurrera, denek kanpamentu bakarrean biziko dira. Mozketak eta ziztadak tarteko, Andrea erabat hondoratu da eta arreta medikoa eskatu du.
