Legutio

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitz eta Pagadik Legutio eta ingurua bisitatzen dute. Luis Mari tronpetazalea, Javier fruta ekoizlea eta Karolina gurpil-aulkian ezagutzen dituzte. Zuhaitzek Pili ezagutzen du, bere jaiotetxea urtegiaren azpian geratu zena, eta Imanol, txikiteoaren zale amorratua. Pagadik Bittor ezagutzen du, mozorroz mozorrotutako irakaslea, eta Aitor, bere arbasoen ikerketan dabilena. Egunari amaiera ematen diote Eneka piraguista lagunarekin.