Leaburu-Txarama

Herri Txiki, Infernu Handi. Pagadik eguna hasiko du Luixarekin, alkate ohiarekin, Leaburu eta Txarama Tolosa bidez banatuta daudela azalduz. Mari Carme nek look-a aldatuko dio. Jonek auto klasiko bat garbitzen eta ariketak egiten erakutsiko dio. Jose Manuelek reininga irakatsiko dio. Zuhaitzek Nikolas ezagutuko du, egunero 3 km egiten dituena. Antoñitarekin bizi da eta elkarrekin maitasun istorioa kontatuko diote. Joxe Ramonek bere bi txoko erakutsiko dizkio. Ixiarrek dantza egiten irakatsiko dio eta Arrate Irratia eta 'bakailaoaren ibilbidea' gustuko dituela esango dio.
