Lastargi jokoa

El Conquistador. Immunitate jokoan, taldeek antortxa piztu behar dute beste ontzi batean dagoen pebeterotik eta uretatik pasatu kide batetik bestera, ahalik eta denbora gehien piztuta mantentzen saiatuz. Asanbladan, urdinek Ion izendatzen dute, talde gorriak Jurdan eta kapitainak, Seletak, Durana aukeratzen du. Azken dueluak hiru bikote jartzen ditu kaiola barruan: garfio batekin pala hartu eta lurrean zuloa egin behar dute ihes egiteko, baina duelista bakarrak zulatu dezake.