Kuala Lumpur

Vascos por el mundo. Amaiur Elizarik Kuala Lumpur-era bidaiatuko du, Malaysiako hiriburu bizia, bertan bizi diren euskal herritarren eskutik hiria ezagutzeko. Maitane Sagarduyrekin Petronas dorreak, Batu Caves eta Jalan Alor merkatua bisitatuko ditu. Pedro Samper sukaldariak Chow Kit merkatua, KLCC parkea eta St. Regis hotela erakutsiko dizkio. Izaro Iriartek Langkawi uharteak eta SkyCab teleferikoa bisitatuko ditu. Pablo Laviejak KL Forest Eco Park eta komunikazio-dorrea erakutsiko ditu, eta Imanol Urizarrek Little India. Azkenik, Itziar Abuinekin Independentziaren plaza, Chinatown eta Sri Mahamariamam tenplua bisitatuko dituzte.