Hiltzaile xarmagarria. Andreas Bärj Andersen-ek neskak liluratzen zituen bere xarmarekin, eta berehala bihurtzen zen euren lagunik onena. 2020ko uztailaren 14an Andreas, beste askotan bezala, bere lagun min Nicolinerekin zebilen denbora-pasa. Baina beste arratsalde batzuetan ez bezala, oraingoan triangelu tragiko bat eratuko zen SMS txatean... eta testu-mezu zehatz batek ondorio lazgarriak izango zituen, eta Andreas hiltzaile bihurtuko, 18 urte baino ez zituela.