Kortezubi

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitzek Oma auzoan hasi du eguna Javier Legarzarekin, eta gero Jonathan Txertudi eta bere oiloak ezagutuko ditu. Ondoren, Santimamiñe haitzuloa ikusiko du David Bengoetxearekin eta amaitzeko Pedro Madariaga eta bere astoa bisitatuko ditu. Pagadik Jose Antonio Bastegieta 'Marko' ezagutuko du lehenik. Gero Arkaitz Bilbaoren negutegiak ikusiko ditu, Angelita elizan bisitatuko du eta bukatzeko Berdaitz Bengoetxea ezagutuko du Lezika jatetxean.