Kima eta Amik

Telesaila. Musika-eskolatik irtetean, Kimak presa dauka, bere gogoko telesailaren atal berria hasiko baita laster. Baina Kimaren amak, Kandik, eskolako metodologia berriari bu-ruzko zalantza batzuk argitu nahi ditu beste guraso batekin eta berriketa luzatu egingo da, nahi baino gehiago. Kimak etsita ikusiko du ez direla etxera garaiz iritsiko. Ami-kek ENPATIA UNEA sentituko du eta eskolako beste ume batzuen laguntzaz, eta pa-per dendakoek birziklatzeko utzi dituzten kartoiekin dekoratu bat eraikiz, telesailaren bertsio bat asmatuko du. Hasieran Kimak ez du gozatu nahi, haserre baitago, telesai-laren atal berria galdu duelako, baina pixkanaka bere lehengusuak eta lagunek asma-tu duten istorioan murgilduko da, azkenean bera ere protagonista izateko.