Kateatuta

El Conquistador. “Kateatuta” immunitate-jokoan, taldeek kateatuta lehiatu behar dute lau banderatxo lortzeko. Guaban (horiak) garaile atera da eta arrantzarako kit-a jaso du sari gisa, Corocote (urdinak) azken postuan geratu den bitartean. Izendapenetan, Fellinik immunitatea jaso du eta Locuras duelura bidali dute; harekin batera, Mendi eta Oxkar (biak urdinak) lokatzetako labirintoan lehiatuko dira.
