Karta jokoa eta dorre eraikuntza

El Conquistador. Kanpamentu oso pobrea, talde urdina desagertzear dago: Seleta, saihetsetan min eta animikoki erabat hondoratuta, negarrez hasi da. Talde gorria kanpamentu pobrea eta berdea aberatsa mantentzen dira. Immunitate jokoa karta partida da, Andrea (berdea), Oskar (gorria) eta Aitor (urdina) ordezkariak izanik; garaipena talde gorriarentzat. Asanbladan, gorriek Leireri immunitatea eman diote eta Paino izendatu dute. Durana, talde berdeko kapitaina, Maialen aukeratu du duelurako, Andrea lagun duela; Seletak Berako bidali du Painorekin batera. Azken proba: Maialenek Painorekin lehiatzea erabaki du, egurrezko kuboekin dorre bat eraikiz.