Kanibalak eta zuzi pizteak

El Conquistador. Taldeak kanpamentuetan banatu dira: urdinak oso pobrea, gorriak aberatsa eta berdeak pobrea. Immunitate jokoa, “Kanibalak”, erronka gogorra da: txerri ireki baten haragia ahoz bakarrik ateratzea. Talde urdina garaile izan da, Seletak gibela lortu duelako, eta garaipena ospatu dute kanpamentu aberatsean, Txintiri immunitatea emanez. Kanpamentu berdeko asanbladan, Maialen eta Maria izendatu dituzte, eta Maialen negarrez hasi da. Talde gorriak Patxi izendatu du, hark Maria aukeratuz duelurako. Euri etengabearen azpian, proba antorxak piztea da mailaz maila, tirolina egitea eta soka erretzea urera erortzeko, sua itzali gabe, azken antorxa piztu aurretik.