Jalisco

Vascos por el mundo. Jalisco, Mexikoko mendebaldeko estatua, Mariatxi eta Tekilaren sorburu izateagatik ezaguna. Guadalajarako erdigune historikoa bisitatu, herrialdeko charreria zaharrena eta Mexikoko aintzirarik handiena den Chapala ezagutuko ditugu. Papantlako Hegalarien errituala, Mariatxien sorlekua den Tlaquepaque hiria eta Huentitan-eko arroila, naturgune babestua, esploratuko ditugu. Gainera, Ajijic eta Puerto Vallarta bisitatu ondoren, euskal-mexikar sukaldaritza dastatuko dugu ere.