Itziar

Herri Txiki, Infernu Handi. Zuhaitzek Joxeparekin hasten du eguna, etxeko altzariekin ariketak eginez. Ondoren, Joxe ezagutzen du, baserriaren aldekoa, eta Agustina, 89 urterekin oraindik aizkorarekin egurra mozten duena. Amaitzeko, Faustorekin hitz egingo du, astean behin jatearekin nahikoa izango dela uste duen filosofo bereziarekin. Pagadik Itziar izenaren jatorria ikertzen du Zigorrekin, bertan agertu omen zen Ama Birjinari buruz. Bidean, “kurbaren neska”-ri buruzko istorioak jasoko ditu. Maitanek plastikozko edalontziarekin estaldura lortzeko trikimailua erakutsiko dio. Kostaldera hurbilduz, Mari Karmenekin lapak bilduko ditu, eta bueltan, Bixentek Lastur Euskal Herriko eta zezen-jokoen hiriburua dela esango dio.