Itxaso

1- Urteko egunik luzeena. Itxasok 17 urte ditu eta Mexiko DFn bizi izan da beti, bere ama Elenerekin. Elene minbiziak jota hil egingo da hilabete gutxiren buruan, eta orduantxe hautsiko da harreman berezi hori. Egun batetik bestera, Itxasok Donibanera, aitaren herrira, joan beharko du. Mikelekin, bere aitarekin, elkartuko da bertan, ezagutzen ez duen eta duela aste gutxira arte bazenik ere ez zekien gizon bat. Mikel pertsona umila da. Surf eskola txiki bat dauka eta kirol horren zale amorratua da. Itxasoren etorrera kolpe handia izango da bientzat. Alde batetik, leku berri batetara helduko da Itxaso eta ez du ezagunik izango bertan. Bestetik, kostata ulertuko duen neska baten aitatasuna onartu beharko du Mikelek. Itxasok moda, kontsumoa eta sare sozialak maite ditu. Mikel, ordea, ezer gutxirekin konformatzen da bizitzan aurrera egiteko. Topo egingo duten lehen aldia ez da oso atsegina izango, eta Itxasori kosta egingo zaio bere aita onartzea. Baina Itxasoren etorrera ez da Mikelen arazo bakarra. Bere eskolaren egoera ekonomikoa ez da oso ona, eta eskolako lursailaren jabeak salmentan jarri nahi du. Mikelek ez dauka jabetza hori erosteko behar den dirua. Peiok, gaztetako lagunak, bazkidetzeko proposamena egingo dio. Mikeli beldur ematen dio proposamenak, ez baita lagunarekin fidatzen. Mikelez gain, Itxasok beste pertsona batzuk ere ezagutuko ditu. Horien artean, Abdul eta Urko. Batak bestearekin zerikusirik ez duten bi mutil horiek berehala konektatuko dute neskarekin. Mundu berrira egokitzeko bidea aurkituko al du Itxasok? Hurbilduko al dira elkarrengana aita eta alaba? Lortuko al du Mikelek eskola aurrera ateratzea?