Iruña Oka

Herri Txiki, Infernu Handi. Billoda herrira helduko da Pagadi, bertan Aialarekin elkartuko da, herrira sartzeko dagoen bide bakarrean, herriko zubian. Zubiaren beste aldean herriko bizilagun batekin egingo dute topo, Marijerekin eta aurrerago herriko San Cristobal elizan Iñakirekin. Trespondera helduko da Miren, bertan Gorkarekin egingo du topo. Pagadik lore eta ahots liriko artean topatuko du Esti, zehazki Trespondeko Santa Katalina lorategi botanikoan. Kea eta barbakoa usaina igarriko ditu Mirenek Trespondeko eliza inguruan, gerturatu eta Iñakirekin elkartuko da bertan, baina elizan ez, baizik eta ondoko eraikinean, Trespondeko bolatokian. Langraiz Okara emango du saltoa Pagadik, bertan aurki daitezkeen hiru dorre karlistetatik bat bisitatuko du Mikeli esker. Mirenek ere Langraiz Okan amaituko du, kale estu-estu batean egingo du topo Antxonekin.